
Mariasun Elizalde Elizalde
Arizkun (Baztan, Nafarroa), 1953
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik, Maria A. Arriada. Gurasoak Amaiurren sortuak ziren eta Arizkunera joan ziren bizitzera. Aita txistulari famatua zen: Mauricio Elizalde. Sei senidetan hirugarrena, Arizkungo eskolan ibili zen eta 11 urterekin Frantziara joan zen moja ikastetxe batera, frantsesa ikastera; Zaragozan beste bi urte egin zituen, moja horiekin. 16 urterekin Elizondoko Baztan hotelean aritu zen, gelak garbitzen, eta ia hamar urte eman zituen hoteleko familiaren haurrak zaintzen: Elizondon, Valladoliden eta Madrilen. Jesus Arriada (Ameriketan bizi zen, artzain joana, eta bisitan zegoen Arizkunen; bertsolaria zen) ezagutu eta karta bidez aritu ostean, ezkondu eta Ameriketara joan ziren bizitzera. Alaba bat izan zuten, Arantxa. Mariasunek San Franciscoko euskal etxea garbitzen egin du lana 33 urtean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | BAZ-038 | 2025 | 92 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.