
Marianne Laxague
Santa Monica (Kalifornia), 1940
Bakersfield, Kalifornia (AEB)
Biografia
Santa Monican jaioa (Kalifornia), bi senidetan zaharrena. Juanita bere ama Artesian (Kalifornia) sortua zen, baina jatorri euskaldunekoa zen (ama Eugikoa zuen eta aita Aldudekoa) eta euskaraz mintzatzen zen. Pierre aita, berriz, Urepeletik Winnemucara (Nevada) artzain joana 1921ean, okina izan zen gero. Gurasoek Pirenees okindegia erosi zuten Bakersfielden, familiaren negozioa izan zena: ogia egiteaz gainera, denda zuten. Marianne okindegian aritu zen lanean umetatik. Idazkaritza ikasi zuen eta idazkari ibili zen lanean 20 urtean, baina anaia hil zenean, okindegira bueltatu zen gurasoei laguntzera; egun erdiz idazkari lanetan jarraitu zuen hasieran, eta gero, aita hil zenean, bera egin zen okindegiaren kargu (gero ilobak hartu zuen negozioa). Bakersfieldeko euskal klubeko kidea da: dantzan eta akordeoia jotzen ikasi zuen bertan. Hegazkin-pilotua ere izan zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-023 | 2025 | 55 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.