Marianna Bordato

Marianna Bordato

Artesia (Kalifornia), 1945
Chino, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Etcheberria. Artesian sortu (Kalifornia), ama bertakoa zuen, baina euskal jatorrikoa (amatxi Bidarraikoa eta aitatxi Bankakoa, Coloradon ezagutu zuten elkar); aita, berriz, Lasan sortu zen eta Santa Barbarara (Kaliforniara) joan zen lanera. Artista aberatsentzat chofer izan zen 4-5 urtean. Esnetegia zuten etxean. Marianna eta bere anaia euskal giroan hazi ziren: eskolan hasi zenean, Mariannak ingelesik ez zekien. 18 urte zituenean, familia Uplandera joan zen bizitzera, Chino ondora. Gaztetan banku batean aritu zen lanean, baina ikasten jarraitu zuen eta geroztik finantzen arloan egin du lana. Senarra ere euskalduna izan zuen, Arnegikoa; kamioilaria zen. Alaba bat izan zuten. Marianna Chinoko euskal klubeko idazkaria da; dantza-irakaslea izan da eta mus txapelketetan parte hartzen du. Bridge to de Pirenees proiektuan ere ari da: Jeannet Bidartek eta biek 40 euskaldun elkarrizketatu dituzte, ahozko ondarea jasotzeko. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-031 2025 41 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza