Senideen bizimodua Ameriketan
Hizlaria(k): Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Herria: ()
Neben ibilbidea Ameriketan. Nebetako batek hegazkin konpainia baten bulegoetan lan egin zuen New Yorken eta, besteak, berriz, bizargin lanean jardun zuen. Berak 18 urterekin Euskal Herrira itzuliko zela esaten zuen, baina gero iritzia aldatu zuen. Amak ez zuen etxetik kanpora lanik egin, baina ingeles pixka bat ikasi zuen. Ez zen asko irteten etxetik, lagunekin telefonoz hitz egiten zuen eta batzuetan bisitan ere etortzen zitzaizkion Oregoneko lagunak. Gidatzen ere ez zuen ikasi. Aulestin ez bezala, EEBBn beharrezkoa da kotxea.

