20 urtez itzultzaile lanean
Hizlaria(k): Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Herria: ()
Bulegoko lana utzi egin zuen alaba jaio zenean. Gero itzultzaile lanetan ibili zen 20 urtean. Espainolez ez zekien asko, baina ingelesez ez zekiten mexikarrei laguntzen zien eta berak ere espainiera ikasten zuen bide batez. Emakume euskaldun batez bitartez hasi zen. Leku askotara joaten zen, baita Boisetik kanpora ere. Sarritan epaitegira joan behar izaten zen Nampara itzultzaile lanetara.

