Santurtzitik New Yorkera itsasontziz
Hizlaria(k): Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Herria: ()
Ameriketara bidaia. Santurtzitik New Yorkera 8 egun egin zituzten itsasontziz. Ez zuen ezer jaten barkuan, jateka ez zitzaiolako gustatzen eta mareatuta egoten zelako. Tristura ere izango zela uste du. Hirunaka egon ziren geletan. Amak izarak eta maindireak ere eraman zituen badaezpada maletan, baina gero ez zieten balio izan.

