Eskolan isilik, ingelesez ez zekielako
Hizlaria(k): Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Herria: ()
Ameriketara joan zenean ez zekien tutik ere ingelesez. Neba zaharrenak hara joan orduko zerbait ikasi omen zuen eta hark lagundu zien hasieran. Eskolan isilik egoten zen, hasieran ez zekielako ingelesez eta, pixka bat ikasi zuenean, ez ziotela ulertuko pentsatuta. Parman ez zegoen euskaldun asko, baina Boisen bai, eta han hobeto ibili zen.

