1952an Ameriketara; ez zuen joan nahi
Hizlaria(k): Maria Dolores Etxebarria Aranburu (1937) Herria: ()
Aita gaztetan Ameriketan egon zen eta beti zuen gogoan hara itzultzea. Amaren neba bat bertan bizi zen eta hark proposatuta joan zen aita 1951n. Beraiek 1952an joan ziren, justu berak 15 urte bete zituen egunean. Doloresek ez zuen joan nahi eta 18 urte betetakoan Euskal Herrira itzuliko zela esaten zuen, baina pentsaera aldatu zitzaion gero. New Yorken bizi ziren batzuek amari Idahori buruz esan ziotena.

