Dolores Etxebarria

Maria Dolores Etxebarria Aranburu

Aulesti (Bizkaia), 1937
Boise, Idaho (AEB)

Biografia

Dolores Salutregi da ezkontza-izena. Aulestin jaioa, ama bertakoa zuen eta aita Xemeingoa (Markina-Xemein). Denda zuten eta gainean bizi ziren. Hiru senidetan gazteena zen Dolores. Aulestin ibili zen eskolan, eta amari laguntzen zion dendan. 15 urte zituenean, familia Ameriketara joan zen, 1952an. Parma (Idaho) herrian bizi izan ziren. Aita ardi-lanetan ibili zen lehenengo eta gero azukre lantegi batean. Oinarrizko ikasketak egin ostean, Dolores Boisera joan zen institutura eta bertan hasi zen lanean, Estatuarentzat, bulegari. Ricardo Salutregi (Boisen jaioa baina euskal jatorrikoa) ezagutu zuen bertan, bere senarra izango zena. Ezkondu eta bi alaba izan zituzten. 1980ean itzultzaile hasi zen lanean, bereziki mexikarrekin. Boiseko euskal etxeko kide aktiboak izan dira senarra eta biak. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AUL-028 2025 41 min

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 1937an Aulestin jaioa Bideoaren ikonoa
2 Denda izan zuten Aulestiko herrigunean Bideoaren ikonoa
3 1952an Ameriketara; ez zuen joan nahi Bideoaren ikonoa
4 New Yorketik Idahora kotxez osabarekin Bideoaren ikonoa
5 Ikasketak zirela eta, Parmatik Boisera Bideoaren ikonoa
6 Eskolan isilik, ingelesez ez zekielako Bideoaren ikonoa
7 Boisen euskaldun asko; senarraren aita Munitibarkoa Bideoaren ikonoa
8 Abade euskaldunak ezkondu zituen Boisen Bideoaren ikonoa
9 Santurtzitik New Yorkera itsasontziz Bideoaren ikonoa
10 Dantza zalea betidanik; Boiseko dantza-taldea Bideoaren ikonoa
11 20 urtez itzultzaile lanean Bideoaren ikonoa
12 Epaitegian itzultzaile lanetan Bideoaren ikonoa
13 Alabek euskaraz ulertu bai, baina hitz egin ez Bideoaren ikonoa
14 Senideen bizimodua Ameriketan Bideoaren ikonoa
15 Familia euskaldunen arteko harremanak Boise inguruan Bideoaren ikonoa
16 Lekeitioko arrain freskorik ez Boisen Bideoaren ikonoa
17 Nazionalitate amerikarrarekin, baina euskaldun Bideoaren ikonoa
Eusko Jaularitza