Carmen Zabala

Mari Carmen Zabala Burundarena

Berriatua (Bizkaia), 1945
Hagerman, Idaho (AEB)

Biografia

Guraso biak Berritxukoak zituen. Solabarrieta baserrian bizi ziren. Zortzi senidetan gazteena, 15 urterekin Lekeition egon zen harategi batean lanean, hiru urtean. Marina tabernan ere ibili zen eta baita baserriko lanetan ere. Donibane Lohizunera joan zen hotel batean lana egitera eta ondoren Pora. 1970ean Iñaki Zabalarekin ezkondu zen eta 1971n Ameriketara joan ziren bizitzera (Iñakik ordurako hiru urte eginak zituen bertan). Senarra enkargatua zen arrantxoan sukaldari ibili zen Carmen eta ondoren baita beste arrantxo batean ere. Alaba bat eta seme bat izan zituzten eta Hagermanen bizi izan ziren; jatetxe batean sukaldari, etxeak garbitzen eta emakume bat zaintzen ibili zen, besteak beste, Carmen. Senarra erretiratu zenean, ardoa egiteko mahatsa ipini zuten. Ondoren, Mexikon etxe bat erosi, eta bost hilabeterako bertara joaten ibili ziren hainbat urtean. Elkarrizketatu genituenean Geromen bizi ziren. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BRT-038 2025 42 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza