Janine Maitia

Janine Etiennette Maitia

Ahatsa (Nafarroa Beherea), 1945
Bakersfield, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, lehenengo Auron eta gero Araneta. Ahatsan (NB) sortua, Tamundeya baserrian; ama bertakoa zuen eta aita Donazaharrekoa. Bi ahizpatan zaharrena. Haurrak zirelarik, aita Ameriketara joan zen artzain eta beraiek Baionara joan ziren bizitzera, amarekin; Baiona Ttipian joan ziren eskolara. Janinek 11 urte zituenean, aitarengana joan ziren, Bakersfieldera (Kalifornia). Aita Basque Cafe jatetxean zebilen lanean, kantinan, eta ama ere hantxe hasi zen gero, zerbitzari. Gurasoek Ameztoy jatetxea erosi zuten gero. Banku batean ibili zen lanean, lehenengo Bakersfielden, gero Chino eta gero berriro Bakersfielden. Robert Auron amerikarrarekin ezkondu zen eta hiru seme izan zituzten. Banandu zirelarik, Jose Aranetarekin ezkondu zen (Iruritakoa zen eta bi seme zituen). Bakersfieldeko euskal klubeko kide ziren. Arrantza eta ehiza maite zuten. Maddy ahizparekin batera elkarrizketatu genuen. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AHA-004 2025 55 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza