
Maite Dagorret
Ortzaize (Nafarroa Beherea), 1946
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik, Maite Ocafrain. Aita Makeakoa zuen, arotza; ama Hazparnen sortua baina Izturitzen bizi izandakoa. Bost haurridetan bigarrena, 11 urtera arte Ortzaizen ibili zen eskolan eta gero Uztaritzen monja-ikastetxe batean; gaztelania eta ingelesa ikasi zituen han eta bi udatan Donostiako familia batekin egon zen haurzain, gaztelania praktikatzeko. 1958an Ameriketara joan zen, turista visarekin, osaba bisitatzera Bakersfieldera (Kalifornia); ingelesa hobetu nahi zuen. San Franciscora joan zen eta hainbat lanetan ibili zen: etxeak garbitzen, adineko bat zaintzen... Jean Leon Ocafrainekin ezkondu zen (Bankakoa) eta alaba eta semea izan zituzten. San Franciscoko euskal klubean eta euskal etxean aktibo aritu dira: Zazpiak Bat dantza-taldean ibilia da eta baita abesbatzan ere; euskara irakasten ere aritu zen aldi batez. Boluntario gisa ez ezik, euskal etxean lana ere egin zuen lau urtez, zerbitzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | OZE-002 | 2025 | 70 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.