Maddy Maitia

Maddy Baptiste Maitia

Ahatsa (Nafarroa Beherea), 1946
Bakersfield, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Arrayet. Ahatsan (NB) sortua, Tamundeya baserrian; ama bertakoa zuen eta aita Donazaharrekoa. Bi ahizpatan gazteena. Haurrak zirelarik, aita Ameriketara joan zen artzain eta beraiek Baionara joan ziren bizitzera amarekin; Baiona Ttipian joan ziren eskolara. Maddyk 10 urte zituenean, aitarengana joan ziren, Bakersfieldera (Kalifornia). Aita Basque Cafe jatetxean zebilen lanean, kantinan, eta ama ere hantxe hasi zen gero, zerbitzari. Gurasoek Ameztoy jatetxea erosi zuten gero eta Maddy han ere egon zen lanean. Arnaud Arrayet ezagutu zuen han (Irulegin sortua eta Zaron hazia); ezkondu eta semea eta alaba izan zituzten (alaba Euskal Herrian bizi da). Senarra baratzeetan aritzen zen lanean; Maddyk idazkaritza ikasketak zituen eta bulego batean egiten zuen lana. Urte batzuetan senar-emazteak elkarrekin aritu ziren baratzeen negozioan. Bakersfieldeko euskal klubeko kide ziren. Arrantza eta ehiza ere maite zituzten. Janine ahizparekin batera elkarrizketatu genuen. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AHA-004 2025 55 min
2 AHA-005 2025 36 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza