
Louis Michel Errea
Winnemucca (Nevada), 1957
Winnemucca, Nevada (AEB)
Biografia
Winnemuccan jaioa (Nevada, AEB) aita Baigorrikoa zuen eta ama Illyn (Nevada) jaioa baina euskal jatorrikoa: aita Lasakoa zuen, Ameriketara artzain joandakoa (Eurekako arrantxo batera), eta ama Bankakoa; hura ere lanera joan zen Ameriketara, sukaldari (idazlea eta poeta izan zen, eta hainbat liburu idatzi zituen). Louisek eta bere arreba Liannek euskara ikasi zuten etxean. Louisek ez zekien ingelesik, eskolan hasi zenean. Oinarrizko ikasketak egin ondoren, harategi batean egin zuen lana eta gero aitaren lekua hartu zuen errepideak konpontzen (gobernuarentzat lanean). Winnemuccako euskal klubeko kidea da; Lianne arrebarekin batera elkarrizketatu genuen, Renoko unibertsitateko liburutegian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-014 | 2025 | 37 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.