
Lino Zabala Gorriño
Mendata (Bizkaia), 1947
Boise, Idaho (AEB)
Biografia
Mendatako Landa baserrian jaioa, Lamikiz auzoan. Guraso biak auzokoak ziren eta aitaren baserrira ezkondu ziren. Baserritik ateratzen zuten bizimodua. 14 urterekin anaia eta biak Gernikara joan ziren bizitzera; etxea zuten bertan; anaia lanean hasi zen fabrika batean eta Linok Gernikan egin zituen ikasketak. Itsasoan pasatu zuen urtebete, Pasaiako bakailao-ontzi batean, eta ondoren soldadu joan zen (ia bi urte). Merkatal-ontzietan lan egiteko asmoa zeukan, baina AEBetara joatea erabaki zuen. 1969an Boisera joan zen, bost urteko kontratuarekin. Arrantxo batean egin zuen lana: artzain baino gehiago kotxearekin animaliak, janaria eta karga eramaten ibili zen (gutxik zuten gidabaimena). Battle Mointainen ere egin zuen lana, urre-meatzeetan, bi urtez. Mekaniko ikasketak egin zituen, Boisen, eta 30 urtean horretan jardun du, tailer batean. Begoña Rementeria boisetar euskaldunarekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten (biek dakite euskaraz). Pilotan eta musean jokatzen du, eta Euskal Etxe askotan egon da txapelketetan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MDT-019 | 2025 | 66 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.