
Lianne Errea
Winnemucca (Nevada), 1965
Winnemucca, Nevada (AEB)
Biografia
Ezkonduz geroztik, Lianne Iroz. Winnemuccan jaioa (Nevada, AEB) aita Baigorrikoa zuen eta ama Ilyn (Nevada) jaioa baina euskal jatorrikoa: aita Lasakoa zuen, Ameriketara artzain joandakoa (Eurekako arrantxo batera), eta ama Bankakoa; hura ere lanera joan zen Ameriketara, sukaldari (Joan Paris -Joan errea ezkonduz geroztik- idazlea eta poeta izan zen, eta hainbat liburu idatzi zituen). Liannek eta bere anaia Louisek euskara ikasi zuten etxean. Liannek idazkaritza ikasi zuen eta bere senarrarekin batera egin du lana; John Iroz senarra ere Winnemuccan jaioa da, baina gurasoak Luzaidekoak (Nafarroa) zituen: seme bat izan zuten. Winnemuccako euskal klubeko kideak dira biak. Louis anaiarekin batera elkarrizketatu genuen Lianne, Renoko unibertsitateko liburutegian.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | DIA-014 | 2025 | 37 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.