Elurra noiznahi gazte denboran
Hizlaria(k): Leon Arambel (1932) Herria: ()
Neguak bortitzagoak ziren lehen. Noiznahi egiten zuen elurra. Kloskak (zurezko oinetakoak) janzten zituzten herrira jaisteko. Gogoan du nola joan ziren behin lerroan Aldudera Eguberri Gaueko mezara. Gerla ondoan, 1946an-edo, metro beteko elurra egin zuen, eta Urepeletik Baigorriraino garbitu zuten bidea ogia eta abar ekarri ahal izateko. Orduan suntsitu ziren erbi eta untxiak.