
Kepa Chertudi Ikazuriaga
Kortezubi (Bizkaia), 1941
Ogden, Utah (AEB)
Biografia
Kortezubigojeaskoa baserrikoa, aita bertakoa zen (itsasoan ibilia zen, gerra aurretik, karga-ontzietan sukaldari); ama, berriz, Kortezubiko Ugaldeberri baserrikoa zen (gerra garaian kartzelan egon zen eta haren aita hil egin zuten, Kortezubiko alkatea izan zelako). Lau senidetan zaharrena, Kepa (Pedro Mari zen jaio zenean ipini zioten izena) 11 urtera arte Kortezubiko eskolan ibili zen; urtebetez Gasteizen egon zen, jesuiten barnetegian, erdara ikasten, eta Gernika-Lumon egin zuen Batxilergoa, Corazonistekin (egunero joaten zen, bizikletaz, Kortezubitik). Magisteritza ikasi zuen Bilbon eta Leioan hasi zen lanean, Metalurgian. Ingelesa ikasi nahi zuen eta 1968an Ameriketara joan zen, Ontariora (Oregon); Kepak 12 urte zituenean bere aita artzain joan zen Burns herrira (Oregon) eta zerrategi batean zebilen lanean. Kepa izeba baten etxera joan zen; ingelesa ikasten eta gaztelania irakasten egon zen Ontario Unibertsitatean. Ondoren azukre lantegi handi batean hasi zen lanean, Nyssa herrian (Oregon): leihoak garbitzen hasi zen, gero ingeniaria izan zen (Rupert herrian) eta lantegiko zuzendaria izatera iritsi zen; 1980tik Ogden herrian (Utah) bizi da. Wendy Hyer amerikarrarekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Boiseko euskal komunitatearekin harreman estua izan du eta Biotzetik abesbatzakoa izan da. Ameriketan bizi den Joseba Chertudi anaia ere elkarrizketatu genuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | KOR-008 | 2025 | 90 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.