Kate Camino

Katte Camino

Buffalo (Wyoming), 1964
Reno, Nevada (AEB)

Biografia

Buffalon (Wyoming) jaioa, guraso euskaldunak zituen, biak Arnegikoak (Nafarroa Beherea); aita 1928an joan zen Ameriketara, artzain, eta amaren familia ere bai. 1947an ezkondu ziren. Zazpi senidetan zazpigarrena izan zen Kate (Kattalin); anai-arreben artean ingelesez egiten zuten. 1983an Donostiara joan zen ikastera, USAC programarekin; euskara ikasten hasi zen hala; frantsesa ere ikasi zuen, birritan joan baitzen. Pauen literatura frantsesa ikasten ere egon zen gero. 1989an Bilboko ikastola batean egon zen lanean, ingelesa erakusten, bi urtean. Buffalora bueltatu zen zen, eta banku batean hasi zen lanean. Ahizpa bat zeukan Renon (Nevada) eta 1997an hara joan zen, frantsesa ikastera eta irakasle-titulua ateratzera. Basque Studies zentroan hasi zen lanean, eta geroztik hantxe dago. 2000. urtetik euskara irakasten ari da Renoko unibertsitatean. Buffaloko euskal etxeko idazkaria eta Renoko euskal klubeko presidentea ere izan zen. NABOko idazkaria izan zen eta webguneko edukiaz bera arduratzen da orain ere. Senarra ere euskal jatorrikoa du, Malagakoa baina Durangon hazia: 1976an artzain joan zen Ameriketara; bi alaba izan zituzten: Ezti eta Oihana. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-015 2025 61 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza