Juan Mari Bengoa Unanue Chino
Markina-Xemein (Bizkaia), 1940
Daytona Beach (Florida), Florida (AEB)
Biografia
Aita Etxebarrikoa zuen, ama Aulestikoa. Hiru senidetan bigarrena, Xemeinen jaio zen eta eskola publikoan ibili zen, 16 urtera arte. Sei urte zituenean erregeak zesta puntako zestoa ekarri zioten, eta halaxe hasi zen pilotan jokatzen. 9-10 urterekin irabazi zuen lehen saria pilota txapelketa batean. 1956an Palma de Mallorcan debutatu zuen, profesional gisa, eta 1957an Kubara joan zen, La Habanara. Handik Daytonara (Florida), 1959an. Miamin ere aritu zen pilotan. Denboraldi erdi Floridan eta beste erdia EHan egiten hasi zen gero, 1968an greba egin zuten arte: Ameriketara joatera boikota egin zioten. 1969an Bartzelonara joan zen eta sei urte egin zituen han. 1976an, berriz, Bridgeporteko (Connecticut) frontoia inauguratu zuten. 1981ean Daytonara joan zen intendente moduan eta 1988ko grebararte egon zen han. Markina-Xemeinera bueltatu zen gero. Elkarrizketa egin genionean Jose Luis Altuna pilotaria ere bertan zen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MAR-188 | 2026 | 77 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.



