
Josefina Astondoa Eguzkiza
Zeberio (Bizkaia), 1945
Kuna (Idaho), Idaho (AEB)
Biografia
Aita Zeanurikoa zen, ama Zeberiokoa. Sei senidetan hirugarrena, 13 urterekin Bilboko Morgan taberna-jatetxera joan zen lanera: hasieran familiako umeak zaintzen, neskame, eta gero zerbitzari (bertan bere senarra izango zena ezagutu zuen: Iñaki Mendiola). Ondoren Palacios familiarekin ere egon zen lanean Bilbon, umezain. 1969an ezkondu zen, Begoñan, eta 1970ean Ameriketara joan zen, senarrarengana. Kunara (Idaho), Aldekoaren arrantxora. Sukaldaria izan zen bertan, urte askoan. Hiru seme-alaba izan zituzten eta guztiek ikasi zuten euskaraz. Kotxeko karneta ere atera zuen. Erretiroa hartu zutenean Boisera joan ziren bizitzera (eskolan batean egin zuen lana han, umeendako gosariak prestatzen).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | ZEB-023 | 2025 | 48 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.