Joseba Chertudi

Joseba Chertudi Ikazuriaga

Kortezubi (Bizkaia), 1948
Boise, Idaho (AEB)

Biografia

Jose Andres du jaiotzako izena, gerora Joseba (edo Joe). Kortezko baserrian jaioa, guraso biak Kortezubikoak ziren. Lau senidetan bigarrena, bost urte zituenean aita Ameriketara joan zen artzain (aurretik merkartzia-ontzi batean egon zen lanean). 9 urterekin fraidekume joan zen, pasionistekin: Gabirian eta Euban egon zen, guztira sei urtez; ondoren filosofia ikasketak egin zituen jesuitekin, Zumarragan eta Bilbon. 1970ean Inglaterrara joan zen ingelesa ikastera, pare bat urterako, gero Ameriketara joateko asmoarekin. 1972an joan zen (bere anaia Kepa 68an), Idahoko unibertsitatera ikasle. Filosofia ikasketekin jarraitu zuen. Boiseko euskaldunak elkarrizketatzen ere aritu zen (Basque Oral History Proyect). 1975ean emaztea izango zuena ezagutu zuen (Elisabeth). Negozio ikasketei heldu zien. Arizonan eta Detroiten egon ostean, Madrilera joan zen Crysler automobil lantegiarentzat lan egitera; hiru semeak bertan jaio ziren. Handik Holandara joan zen familia, eta 1988an Ameriketara bueltan, Boisera. Azken urteetan Kunan bizi izan dira. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 KOR-006 2025 82 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza