Pasaiatik Santurtzira, "Stella Maris"en ardura hartzeko
Hizlaria(k): Joseba Beobide Arburua (1937) Herria: ()
Ternuako flota gutxitu zenean Pasaiara itzuli zen. Han zegoela, Santurtziko kapilaua, Patxi Otamendi bilbotarra, hil egin zen eta Karmelo Etxenagusia gotzainak bertara joateko eskatu zion, "Stella Maris"en ardura hartzeko. "Stella Maris" eliza katolikoak mundu guztiko itsasgizonentzat egiten dituen zentruak biltzen dituen gunea da. "Stella Maris"en gune ezberdinak aipatzen ditu; ez omen daude asko Espainian.



