Aitaren, Julio Beobideren, ibilbidea
Hizlaria(k): Joseba Beobide Arburua (1937) Herria: ()
Aitak Deustuko salesiarretan ikasi zuen marrazketa. Bertako salesiar galiziar batek esku ona zuela ikusi zuen eta orduan eskultore izateko ikasten hasi zen. Aita gutxi irten zen Zumaiatik, oso herrizalea zelako. Abertzale sutsua ere bazen. Parisen eta Erroman izana zen, hala ere. Eta Madrilen `Bellas Artes´ ikasi zuen. Gero bertako kide ere egin zuten denborarekin.



