
Jose Zubizarreta Agirre
Gernika-Lumo (Bizkaia), 1946
Boise, Idaho (AEB)
Biografia
Aita markinarra zuen eta ama Ereñokoa, baina Gernikan bizi ziren. Aita Ameriketara joan zen artzain, Mountain Homera (Idaho), 18 urterekin (1921 inguruan). 1941ean Gernikara bueltatu zen, eta bertako emakume batekin ezkondu zen; zapata-denda ipini zuten; emaztea dendan egoten zen eta bera kamioiarekin Valladolidera joaten zen erremolatza eramatera. Hamar urtean ibili zen lan horretan eta ondoren Ameriketara bueltatzea erabaki zuen. Jose umea zen aita joan zenean (hiru senidetan txikiena, une hartan; gero beste hiru jaioko ziren: guztira sei izan ziren). Aita hiru urtean behin joaten zen Gernikara eta hilabete batzuk igarotzen zituen bertan, gero berriro itzultzeko. Jose Artzain joan zen Ameriketara, aitarekin, 18 urterekin, 1964an (gero Luis anaia ere Ameriketara joan zen, 1967an). Joseri ez zitzaion artzain lana gustatu eta Boiseko uniberstitatera joan zen maisu ikasketak egitera. San Franciscora joan zen master bat egitera eta bertan bere emaztea izango zena ezagutu zuen, Boisekoa. 1970ean ezkondu ziren eta Gernikara joan ziren urtebeterako. San Franciscon bizi ziren. 1975etik Boisen bizi dira. Gaztelaniako irakaslea izan da Jose eta autoeskola batean ere egin du lana. Hiru seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | GER-139 | 2025 | 54 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.