Eskolara joan beharrean, baserriko lanetan
Hizlaria(k): Jose Martin Elexpuru Larrinaga (1939) Herria: ()
Eskolara ez zela joan dio. Ordubeteko bidea zuen. Horrez gain, maisuak gaztelaniaz egiten zuen eta ezin ulertu. Gainera, aitak nahiago izaten zuen artzain lanetan geratzen baziren. Santa Eufemi inguruan ibiltzen ziren ardiak, baina etxetik ikusten zituzten, zuhaitz gutxi zegoen eta. Bildotsak saltzen zituzten; amak egindako gaztak ere bai.

