Jose Martin Elexpuru

Jose Martin Elexpuru Larrinaga

Aulesti (Bizkaia), 1939
Gooding, Idaho (AEB)

Biografia

Lekoiz baserrikoa, guraso biak aulestiarrak zituen. 12 senidetan laugarrena, oso gutxi joan zen eskolara (ordubeteko bidea zuen eta lan asko baserrian). 13 urterekin morroi joan zen Ispasterreko baserri batera. Harrobi batean egin zuen lan ondoren, 21 urterekin soldadu joan zen arte. Txirrindulari ona zen eta sari batzuk ere irabazi zituen. 1964an Ameriketara (Idaho) joan zen, artzain, lehenengo Homedalera eta gero Grand View-ra. Gero eraikuntzan ibili zen lanean, Mountain Homen, aireportuko etxeak egiten. 1974ean Goodingera joan zen bizitzera; kamioia erosi zuen eta belarra garraiatzeko enpresa bat sortu zuen, Jose Antonio Luzarrekin batera (10 urtera bere zatia saldu zion Jose Antoniori). 1983an ezkondu egin zen eta alaba bat izan zuten (aurretik beste alaba bat zuen). Emazteak eta biek behitegia izan zuten eta etxeak eraikitzeko enpresa bat ere bai. Goodgineko euskal etxeko kide aktiboa izan da. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AUL-031 2025 50 min

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aulestiko Lekoiz baserrian jaioa Bideoaren ikonoa
2 Gerra sasoian soldaduak etxean Bideoaren ikonoa
3 Eskolara joan beharrean, baserriko lanetan Bideoaren ikonoa
4 Gaztak egiten zituzten etxean Bideoaren ikonoa
5 Harrobiko lana; anaia leherketaren ondorioz hil Bideoaren ikonoa
6 Bizikleta-lasterketetan ibilia Bideoaren ikonoa
7 Ameriketara bidaia Bideoaren ikonoa
8 Garate artzainarekin kanpero lanetan Bideoaren ikonoa
9 Kanpero lana Bideoaren ikonoa
10 Homedaletik Grand View-ra, arrantxora Bideoaren ikonoa
11 Belarra garraiatzen Gooding-en Bideoaren ikonoa
12 Gooding-eko Euskal Etxea Bideoaren ikonoa
13 Bi anaia ere Ameriketan Bideoaren ikonoa
Eusko Jaularitza