Jose Mari Sarasua Lezamiz
Mundaka (Bizkaia), 1929
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Mundakakoa, aita Bilbon jaioa zen baina Mundakan adoptatua; ama, berriz, Bermeokoa. Aitak itsasoan egiten zuen lana eta ama Donostian egon zen neskame; Hondarribian ezagutu zuten elkar. Lau senidetan hirugarrena zen Jose Maria (anaia zaharrena umetan hil zen). Gerra hasi zenean, familia ihesi joan zen,Santarderreraino. 1948an Ameriketara joan zen, artzain, Elkora (Nevada) bost urteko kontratuarekin. Istripu bat izan ostean, hilabete batzuetan Star Hotelean egin zuen lana, tabernari; osaba-izebak ziren hotelaren jabeak. Handik Boisera joan zen lanera: behi hiltegi batean egon zen eta baita artzain ere; Winemuccan ere ibili zen meatzetan, hainbat hilabetez. Bere emaztea izango zena ezagutu zuen Boisen: Anita Garate (Boisen jaioa, baina euskal jatorrikoa) eta 1958an ezkondu egin ziren. 1964an Star hotela erosi zuen (Juan Aldazabalekin batera) eta Elkora joan ziren bizitzera; bertan jaio ziren beraien lau seme-alabak. 1989an hotela saldu eta Boisera bueltatu ziren. Margolaria ere bada Jose Mari eta hainbat sari irabazi ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MUD-008 | 2025 | 145 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.