Jose Mari Plaza Agirre
Mendexa (Bizkaia), 1950
Filer, Idaho (AEB)
Biografia
Guraso biak Mendexakoak zituen. Beaskoa baserrikoa, lau senidetan gazteena. Bere arreba Petra 1971n Ameriketara joan zen eta bera ere bai, 1973an. Hiru urteko kontratuarekin joan zen, ardi-lanera, Hagermanera (Idaho); "campero" ibili zen. Beste bi ardi konpainiatan ere ibili zen lanean ondoren. Euskal Herrira bueltatzeko asmoa zuen hasieran, baina Maria izeneko emakume mexikar bat ezagutu, eta bertan geratu zen: ezkondu eta bi seme-alaba izan zituzten. 34 urtean animalien jatekoa prestatzen zuen enpresa batean egin zuen lana. Euskal komunitatean aktibo ibili da, Gooding-en (Idaho) bereziki. Urte gehien Filerren (idaho) bizitzen egin ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MDX-013 | 2025 | 36 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.