Jose Mari Gerekaetxebarria Larrea Magaltza
Arrieta (Bizkaia), 1950
Ketchum, Idaho (AEB)
Biografia
Magaltza baserrikoa, guraso biak Arrietakoak zituen. Lau senidetan zaharrena. 1966an aita Ameriketara joan zen artzain eta berak bide bera egin zuen 1972an. Hagerman (Idaho) herrira joan zen, John and Sandy konpainiara lanera; aitarekin egin zuen lana bi urtean, "campero" eta gero arrantxoko lanetan jardun zuen. 1979an Jose Goitiandiaren zabor-bilketa enpresan hasi zen, Ketchumen (Idaho) eta 22 urte igaro zituen bertan. Azken urteak Sun Valleyko eskola bat garbitzen eta mantenimenduan eman ditu. Goodingeko (Idaho) euskal etxeko kidea da, eta sukaldari ibiltzen da bertan, boluntario moduan, Pegy bere emaztearekin batera (ezkoziarra da, gaztetan Ameriketara etorria; bi alaba dituzte).
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | AET-010 | 2025 | 60 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.