Jose Mari Coscarart Iparrea
Azpilikueta (Baztan, Nafarroa), 1957
Bakersfield, Kalifornia (AEB)
Biografia
Azkarbea baserrikoa, sei senidetan bosgarrena. Aita bertakoa zuten (aitatxi Ameriketan egon zen, artzain) eta ama Arizkungoa. Jose Mari Azpilikuetako eskolan ibili zen 14 urtera arte. 16 urterekin Dantzarinean hasi zen lanean, udan, dendan saltzen. Bost senide joan ziren Ameriketara. Jose Mari 1975ean Elyra (Nevada) joan zen, artzain. Bi urteren buruan, berriz, Bakersfieldera (Kalifornia): baratzeko lanean hasi zen eta gero Chateau Basque jatetxeko kantinan egin zuen lana. Hura saldu zutenean, Wool Growers jatetxera joan zen eta 33 urte daramatza kantinero bertan. Lukainkak (txorizoak) eta tripotak (odolkiak) egiten ditu jatetxerako. Bakersfieldeko euskal klubekoa ere bada. Sharron Anderson amerikarrarekin ezkondu zen eta seme bat dute.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BAZ-042 | 2025 | 107 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute
| # | Titulua | |
|---|---|---|
| 1 | Umetatik baserriko lanetan | |
| 2 | Goserik ez, baina diru gutxi | |
| 3 | Gaztetan karabineroen lagun | |
| 4 | Katixima euskaraz | |
| 5 | Txerrikiak auzokoekin banatzen ziren | |
| 6 | Arropa eskuz garbitzen zuten | |
| 7 | Ipar Euskal Herrian 20 urte aurreratuago bizi ziren | |
| 8 | Baztandar asko Ameriketan | |
| 9 | Garai batean haur gehiago izaten ziren | |
| 10 | Dantxarineara jende asko joaten zen erostera | |
| 11 | Baztandar asko Lesakan lanean | |
| 12 | Bost senidetatik bost artzain Ameriketan | |
| 13 | Ameriketan hiru urtetan diru asko egiten zen | |
| 14 | Ameriketan bizitzen geratzeko arrazoi nagusia | |
| 15 | Bi urtetik behin Euskal Herria bisitan | |
| 16 | Koiote ugari hil behar izan zituen |



