Jose Mari Coscarart

Jose Mari Coscarart Iparrea

Azpilikueta (Baztan, Nafarroa), 1957
Bakersfield, Kalifornia (AEB)

Biografia

Azkarbea baserrikoa, sei senidetan bosgarrena. Aita bertakoa zuten (aitatxi Ameriketan egon zen, artzain) eta ama Arizkungoa. Jose Mari Azpilikuetako eskolan ibili zen 14 urtera arte. 16 urterekin Dantzarinean hasi zen lanean, udan, dendan saltzen. Bost senide joan ziren Ameriketara. Jose Mari 1975ean Elyra (Nevada) joan zen, artzain. Bi urteren buruan, berriz, Bakersfieldera (Kalifornia): baratzeko lanean hasi zen eta gero Chateau Basque jatetxeko kantinan egin zuen lana. Hura saldu zutenean, Wool Growers jatetxera joan zen eta 33 urte daramatza kantinero bertan. Lukainkak (txorizoak) eta tripotak (odolkiak) egiten ditu jatetxerako. Bakersfieldeko euskal klubekoa ere bada. Sharron Anderson amerikarrarekin ezkondu zen eta seme bat dute. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 BAZ-042 2025 107 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza