Jose Luis Lejarcegui Inunciaga Joe
Muxika (Bizkaia), 1942
Boise, Idaho (AEB)
Biografia
Guraso biak Ibarrurikoak ziren, baina Muxikara joan ziren bizitzera, Agarre baserrira. Bertan jaio zen Jose Luis; 7 senide ziren, bera 5.a. 11 urterarte ibili zen eskolan. Gernikako Taberna Vascara joan zen lanean eta bost urte egin zituen han, sukaldari. Lekeitioko Emperatriz Zitan ere ibili zen sukaldari. Gero Ameriketara joan zen: bi arreba zituen han, Gran Viewn (Bruneau, Idaho). Serafina arreba Segundo Totorikaguenarekin zegoen ezkonduta eta arrantxoa zuten: ardiak eta behiak. Hara joan zen lanera, Totorica konpañiara. Artzain eta "campero" ibili zen sei urtean. Ondoren Boiseko Valenciaga euskal hotelera joan zen lanera, sukaldari. 1969an Cloverdale Nursery enpresarentzat hasi zen lanean eta 42 urtean aritu zen bertan. Amerikar batekin ezkondu zen eta seme bat izan zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
1 | MUX-068 | 2025 | 93 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.