"Trailing of the sheep" jaialdia I
Hizlaria(k): Jose Goitiandia Uriarte (1942) Herria: ()
1996an "Trailing of the sheep" jaialdia egiten hasi ziren. Urrian izaten da Ketchumen eta Haileyn, bost eguneko festa. Jende asko biltzen da. Egun horietako batean artaldeekin kalean zehar pasatzen dira. Garai batean emakumeak haserretu egiten ei ziren ardiek loreak jaten zizkietelako. Bost egun horietan, dantzariak, musika... egoten da. Bertsolaririk ez dago bertan.

