Euskaraz hitz egiteko aukera gutxi Ketchumen
Hizlaria(k): Jose Goitiandia Uriarte (1942) Herria: ()
Ameriketara joan ostean, 13 urte egon zen Euskal Herrira itzuli gabe. Geroztik 11-12 aldiz joan da. Aldaketa nabariena 1975etik aurrera igarri zuen, Franco hil ostean. Egunerokoan ez dauka euskaraz norekin hitz egin. Hasieran gurasoekin eta anaiarekin egiten zuen, baina haiek hil ostean, gero eta aukera gutxiago. Gaur egun ahal duen guztietan Boiseko edo Gooding-eko Euskal Etxeetara joaten da, beste euskaldun batzuekin afaltzera.

