1966tik aurrera zabor-bilketan Idahon
Hizlaria(k): Jose Goitiandia Uriarte (1942) Herria: ()
1966an Wood River Rubbish zabor-bilketa negozioa erosi zion Jose Goikoetxeari. Hasieran berak bakarrik lan egiten zuen, baina pixkanaka beharginak hartzen joan zen. Kamioiarekin etxe, jatetxe eta dendetako zaborra bildu eta zabortegira eramaten zuen. Herri bakoitzak bere zabortegia zuen. 1981era arte zabor guztia batera biltzen zen.

