Lehenengo aita Ameriketara eta gero bera
Hizlaria(k): Jose Goitiandia Uriarte (1942) Herria: ()
Aulestin ibili zen eskolan. Ez zekien gaztelaniaz eta hantxe ikasi ei zuen apur bat. Berak 9 urte zituela, aita Ameriketara joan zen, ardiekin lan egitera. Handik 10 urtera, 1961ean, Jose joan zen aitarengana eta aita Euskal Herrira itzuli zen. Aitak ez zuen nahi Josek ardiekin lan egiterik, mendian bakarrik ibili behar delako.

