Argentinan erizain
Hizlaria(k): Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Herria: ()
Etxeetan edota ospitaleetan, gaixoak zaintzen jardun zuen Jesusak Argentinan. Espainiatik joandako beste bi lagunekin egiten zuen lan. Ondo bizi zen Argentinan, euskaldun jende asko zegoen bertan. Euskal Etxean elkartzen ziren eta lagun asko egin zituen. Buenos Aires hirian eman zituen 11 urteak. Bera Argentinan egon zen denboran bederatzi gobernu lehendakari ezagutu zituen. Iria eta Aranburu lehendakari izenak gogoratzen ditu, baita Isabel Perón ere.



