Argentinara lanera
Hizlaria(k): Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Herria: ()
Argentinan bizi ziren bere bi anaia bisitatzera joan, eta 11 urte pasatu zituen bertan. Beroa lantegiarentzako lanera joan ziren bere anaiak, Aretxabaletako "Arrue Zaharrak" bidalita. Beroa itxi zenean, euren kontu jarraitu zuten, baina ez zitzaien oso ondo joan. Anaietako bat bertan hil zen 48 urte zituela. Bestea 1989. urtean etorri eta urtebete hemen egon eta gero itzuli zen, han hiltzeko. Emaztea eta alaba bat utzi zituen.



