Morroiak salatu eta jabea fusilatu
Hizlaria(k): Jesusa Lasagabaster Billar (1926) Herria: ()
Aita kalera joan zen batean, Espainiako militarrek harrapatu eta behartu zuten eurekin Bedoñara joatera, bidea erakutsiz. Hango baserri batean morroiak ugazaba salatu zuen, etxean arma bat zuelako. Horren ondorioz etxeko jabea fusilatu egin zuten, Jesusaren aitaren erreguei jaramonik egin gabe. Fusilatuak 11 seme-alaba zituen. Oso saminduta geratu zen Jesusaren aita.



