Jesus Lopategi Lauzirika Jess
Muxika (Bizkaia), 1938
Elko, Nevada (AEB)
Biografia
Aita Mungiakoa zuen eta ama muxikarra. Aita Ameriketan ibili zen 10 urtean eta bueltan Aldori baserria erosi zuen. Hantxe jaio zen Jesus, hamar senidetan zortzigarrena. Muxikako eskolan ibili ostean Tolosan egon zen fraideekin lau urtean. 15 urterekin zerrategi batean ibili zen lanean Muxikan eta gero baita zilar lantegi batean ere, Gernika-Lumon. 1957an Elkora (Nevada) joan zen artzain eta bertan geratu zen bizitzen, Denise Arregirekin ezkonduta (euskal jatorrikoa baina bertan jaioa); bi seme-alaba izan zituzten. Burniaren negozioan egin zuen lana 30 urtean. Elkoko euskal klubeko kidea da hasieratik eta euskal etxearen sorreran hartu zuen parte. Euskarazko irratsaio bat ere izan zuen, Elkoko irratian. Jesusen anaia Jon bertsolari ezaguna izan zen.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | MUX-069 | 2025 | 114 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

