Jerry Etcheberry
Eureka (Nevada), 1933
Winnemucca, Nevada (AEB)
Biografia
Eureka herrian (Nevada) jaioa, guraso biak Iparraldekoak zituen: aita Arnegikoa (1913an Ameriketara joan zen artzain) eta ama Urepelekoa (1928an sukaldari joana Eurekara). Aitak arrantxoa zeukan eta, 1929ko krisi ekonomikoak bete-betean harrapatu bazuen ere, hutsetik hasi eta berriro sortu zuen. Jerry eta bere arreba arrantxoan hazi ziren. Eskolara joan zirenean ingelesik ez zekiten, langile guztiak euskaldunak zirelako. 1956an arrantxoa utzi eta eraikuntzan hasi zen lanean; gero estatuarentzat aritu zen, errepideak egiten dituen enpresan enkargatu. Jerry hiru aldiz ezkondu zen: 1955ean emakume amerikar batekin; alaba bat izan zuten eta 9 urtera banandu egin ziren. Bigarren emaztea ere amerikarra zen; beste alaba bat izan zuten; 21 urte egin zituzten elkarrekin. Hirugarren emaztea, Nekane Markez, Lekeitiokoa zen (alarguna zen). Winnemuccako euskal klubeko kidea izanik, NABOko Winnemuccako ordezkaria ere izan zen aldi batez.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DIA-013 | 2025 | 47 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

