Jenny Maitia
Bakersfield, 1952
Bakersfield, Kalifornia (AEB)
Biografia
Bakersfielden (Kalifornia) jaioa, guraso biak euskaldunak zituen: ama Baigorrikoa zen eta aita Donazaharrekoa. Nor bere aldetik joan zen Ameriketara: ama Ameztoy euskal ostatuan ari zen lanean eta aita (artzain ibilia) Noriega hotelean, elkar ezagutu zutenean. 1954an Wool Growers jatetxea zabaldu zuten eta bertan hazi ziren Jenny eta bere anaia. Euskara ikasi zuten biek, haurzain euskaldunak izan zituztelako eta giro euskalduna etxean zein jatetxean. Eskolan hasi zenean, ez zekien ingelesez. 18 urtera arte ibili zen eskolan, Bakersfielden (San Franciscon ere egin zuen urtebete), baina 11 urtetatik jatetxean aritu zen lanean. Orzaizko Benat Arduainekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. 1978an jatetxe handiago bat erosi zuten (senar-emazteek, Maddy Maitia amarekin batera), eta han ipini zuten Wool Growers jatetxe berria, gaur egun ere irekia dena (ama-alabak dira negozioaren arduradunak). Jenny bigarrez ezkondu zen, Poncetta abizeneko Bakersfieldeko gizon batekin, jatorri italiarrekoa bera.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | DIA-026 | 2025 | 68 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

