Jeanette Bicary

Jeanette Bicary

Modesto (Kalifornia), 1950
Chino, Kalifornia (AEB)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Bidart. Modeston jaioa (Kalifornian), guraso biak euskaldunak zituen: aita Azkaratekoa zuen eta ama Stocktonen jaioa, baina haren gurasoak Bidarraikoak; aitatxik esnetegia zuen Pattersonen. Jeanette alaba bakarra da eta, oinarrizko ikasketak egin ondotik, etxeko esnetegian ibili zen lanean. Ile apaintzaile ikasketak ere egin zituen eta hori izan du lanbidea. Akordeoia jotzen du eta dantza egitea maite du (aita dantza-irakasle zen Los Banoseko euskal klubean); Euskal Girua taldeko kide izan zen. Mike Bidartekin ezkondu zen (Chinon jaioa, baina euskal jatorrikoa eta euskalduan hura ere). Seme bat eta alaba bat izan zituzten (alaba musikaria da). Senarra ere elkarrizketatu genuen Chinoko euskal etxean, biak toki berean. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-028 2025 60 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza