Jean Paul Barthe

Jean Paul Barthe

Ainhoa (Lapurdi), 1951
San Francisco, Kalifornia (AEB)

Biografia

Dantxariako kasetan sortua, ama bertan jaioa zen; aita, berriz, bearnesa, mekanikoa Ezpeletan. Bi haurridetan gazteena, Ainhoako eskolan ibili zen eta baita Donibane Garazin ere. 12 urte zituenean, aita hil zitzaien. Gero Miarritzera joan ziren bizitzera. Mekaniko ikasketak egin zituen, eta hura izan zuen lanbide 27 urterekin Ameriketara joan zen arte. San Franciscon (Kalifornia) osaba zuen eta bisitan joan zen. Lorezain ibili zen hasieran eta mekaniko segidan, 7 urtez. Elisabeth ezagutu zuen (italiar jatorriko amerikarra) eta ezkondu egin ziren. Garajea ipini zuten elkarrekin. Erretiroa hartu aurreko 20 urteetan, berriz, eskola bateko autobus gidaria izan zen. Musikaria da (5 CD ditu grabatuak) eta baita argazkilaria ere; hainbat dokumental egin ditu (euskal artzainei buruzkoa, besteak beste). San Franciskoko Euskal Etxean aktibo ibili da hasieratik. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 AOA-004 2025 75 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza