Jean Goñi
Baigorri (Nafarroa Beherea), 1949
San Francisco, Kalifornia (AEB)
Biografia
Baigorrin jaioa, ama Iruritakoa zuen (Nafarroa); ez zuen aitarik ezagutu. 9 urtera bitarte lehengusuekin bizi izan zen Jean, seme bakarra; amak hotel batean egiten zuen lana. Gero, ama ezkondu egin zen (gizona Hazparnekoa zen eta bi alaba zituen) eta Baionara joan ziren bizitzera. 14 urte arte ibili zen eskolan eta ondoren fruta biltegi batean egin zuen lana. Futbolean, pilotan eta bizikletan ere ibili zen. 21 urterekin (1970) Ameriketara joan zen; bi osaba zituen Bakersfielden. Egun gutxi egin zituen artzain eta San Franciscora joan zen baratze-lanetara. San Rafaelen baratze-negozioa erosi zuen gero. Lau urteren buruan Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen: Baionan soldatzaile-ikasketak egin zituen, eta bazuen lanerako aukera, baina Amerika nahiago zuela konturatu zen eta 20 hilabeteren ondoren San Franciscora bueltatu zen. San Brunon baratze-negozioa erosi zuen eta hori izan du bizibidea. Bakersfieldeko emakume batekin ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. San Franciscoko euskal etxearen sortzaileetako bat da eta mus txapelketetan parte hartzen du.
Zintak
| # | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | BAI-016 | 2025 | 86 min | Diasporako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Itziar Sapsootham |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

