Jean Flescher

Jean Flescher

Salt Lake City, 1963
Salt Lake City, Utah (AEB)

Biografia

Salt Lake Cityn jaioa, aita Nebrascakoa zuen baina Salt Lake Cityra joana bizitzera; ama, berriz, Ezterenzubikoa (Nafarroa Beherea), 1955ean Gardervillera (Nevada) joan zen euskal hotel batean lana egitera; hantxe ezagutu zuten elkar, kamioilaria baitzen. Bi anaia-arrebetan zaharrena, Utah-ko unibertsitatean ikasi zuen. 12 urte zituela, euskara ikasten hasi zen, apaiz baten laguntzarekin. 15 urterekin Euskal Herrira joan zen hiru hilabeterako. Bueltan, Salt Lake Cityko euskal klubera joan zen; 17 urterekin klubeko zuzendaria zen (dantza taldekoa ere bazen). Oinetako eta arropa inportazio-enpresa bat sortu zuen San Franciscon eta hango euskal etxeko zuzendaritzan egon zen eta dantza-irakasle izan zen; musika banda bat ere sortu zuten. 1995ean ezkondu zen, Monique Heguilustoyrekin (Bakersfielden, Californian jaioa, baina euskal jatorrikoa). Familia izateko Salta Lake Cityra joan ziren bizitzera; seme bat eta alaba bat izan zituzten. Jean eraikuntzan ibili da lanean. Elkarrizketa egin genionean, NABOko zuzendaria ere bazen. Akordeoia jotzen du eta amerikanoak musika taldeko kidea da. 

Zintak

#KodeaDataIraupena
1 DIA-006 2025 78 min

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.

Eusko Jaularitza