Tigreen beldurrik ez, trumoi eta oinaztarriena bai
Hizlaria(k): Jazinto Basterretxea Zuberogoitia (1930) Herria: ()
1954an joan zen Ameriketara, artzain. Nahi izanez gero, eraikuntzan ere egin zezakeen lan, baina osaba artzainarengana joan zen. Oroitzapen ona du garai hartaz. Trumoi eta oinaztarriekin beldurtzen zen apur bat, baina bestela piztiengatik-eta ez. Ameriketan piztiak ibiltzen ziren arbola gainetan, tigreak-eta (pumak), baina ez diote ezer egiten gizakiari, zaurituta ez badaude behintzat.