Euskal Herritik andregaiarekin bueltatu
Hizlaria(k): Javier Urkiola Bilbao (1961) Herria: ()
Garai batean artzain asko zeuden Ameriketan. Askotan emazteak ere arrantxoan lan egiten zuen, etxeko lanetan. Batzuek Euskal Herrian topatzen zuten andregaia eta gero Estatu Batuetara elkarrekin itzuli. Ezkondu, etxea erosi eta herrian topatzen zuten beste lan bat, ardiena utziz. Baina askotan bikote arazoak ere izaten ziren.

