"Dolarren bila" Ameriketara
Hizlaria(k): Javier Urkiola Bilbao (1961) Herria: ()
Bost osaba joan ziren Ameriketara, amaren anaia guztiak. Javier joan orduko itzuliak ziren handik. Osaba batek esan zion Ameriketan lana zegoela eta Euskal Herriko egoera eskasa zela eta, 1984an joatea erabaki zuen, "dolarren bila". Beharrezko guztia eman zioten: pasaportea, paperak... Bilbotik Madrilera, handik Denverrera eta gero Boisera egin zuen bidaia. Aireportura harrera egitera joan zitzaizkien itzultzaileekin (Espe eta Henry Alegria). Espek irratsaio bat egiten zuen euskaraz.

